Nola lagun dezaket? Zer egin dezaket?
1-LAGUN GAITZAZU hondakinen gatazkaren konponketarako GURE PROPOSAMENA (BIDE-ORRIA) GIZARTERATZEN:
- BIDE-ORRIaren dokumentua eskuratu ezazu (web orritik)
- Imprimatu ezazu
- Zure inguruko (herri, auzo, eskola, lantoki,..) elkarte eta eragile sozialen atxikimendua lor ezazu: gonbidatu itzazu dokumentuan sinadura edo zigilua ezarriz, proposamenera atxiki daitezen.
- Bidal iezaiguzu dokumentu sinatua (kontaktua: komunikazioa@gurasos.org)
- Bidal ezazu sare sozialetara web-etik deskargatu daitekeen infogramaren irudia, BIDE-ORRIaren mamia ezagutzera emateko.
2- GURASOS-en MEZUA ZABALTZEN LAGUN GAITZAZU:
AURKEZPEN bat prestatu dugu GuraSOS mugimendua eta bere ekimenak, hitzaldi edo emanaldi bidez ezagutu arazteko:
- Gurasos-eko web orrian aurkituko duzun PREZI aurkezpenareko link-a bidez konektatu (mugikorrean apps-a instalatuz ere, berau baliatu daiteke emiziorako).
- Hitzaldia edo emanaldia egin nahi den lekuan ez badago internet izateko modurik, deskargatu ezazu aurkezpenaren bideoa (ez ain interaktiboa) GuraSOS web-etik.
- AURKEZPEN hau baliatu bilera edo emanaldi bidez, zure herrian, auzoan, ikastolan, elkartean… mezua zabaltzeko zein zuen herrian GuraSOS taldea sortzeko.