Egin zure ekarpena | Laboral Kutxa: | ES05 3035 0140 33 1400031124 |
Kutxabank: | ES83 2095 5060 10 9117692165 |
Hondakinen Plangintzaren idazketa | 42.350 € |
---|---|
Herritar Epaimahaiak/Parte hartze prozesua | 20.036 € |
Gastu Juridikoak | 13.000 € |
Besteak | 4.614 € |
GUZTIRA | 80.000 € |
Nork eta nola erabaki du Gipuzkoak 1.500 milioi euroko inbertsioa behar duen erraustegiaren premia duela hurrengo 35 urteetarako? Hondakinen kudeaketari irtenbidea emateko beste alternatiba batzuk aztertu al dira, ingurumen aldetik eta osasun aldetik seguruagoak direnak? Ez. Ekonomikoki jasangarriagoak diren alternatibak aztertu al dira? Ez.”
“Babes Kutxen” salmentatik aterako den diruarekin HITZARTU ekimena finantziatuko da.
Hitzartu proiektua eraikitzen diharduten erraustegiaren eragin eremuan bizi eta ikasten duten neska-mutilen gurasoen elkarte batek jarri du abian: 201 IKASTETXETAN estudiatzen diharduten 69.119 ADINGABEKOREN guraso elkarteak.
Elkarte zibila, askotarikoa eta zeharkakoa da. Ez dugu inolako interes ekonomiko edo politikorik. Gure interes bakarra (erantzukizuna) da geureak babestea, eta bide batez, Gipuzkoako bizikidetza eta ingurumena, osasuna eta ekonomia hobetzeko baliagarri izatea.
Proiektua azaltzeko oso erraza da. Agintariek egin ez dutena egingo dugu. Ingeniaritza talde bat Gipuzkoako Udal Hondakinen Kudeaketa Plan alternatibo bat idazten ari da, non hondakinen arazoa ahalik eta modurik jasangarrien eta ekonomikoen konpontzeko dauden aukera tekniko guztiak aztertuko diren.
Paraleloki, parte-hartze prozesu aitzindaria daramagu aurrera EHU-UPVko Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko adituen eta irakasleen kolaborazioarekin.
Proiektua eta Berme Batzordea eskura dituzue helbide honetan:www.gurasos.org
Gure etorkizuna babestuko dugu eta hori ZUEN GUZTION kolaborazioarekin lortuko dugu, Nola? Zuen komertzio, ikastola, ikastetxe edo familian haurrek berek egindako marrazkiekin diseinaturiko Kaxa Babesleak eskuraturik edo banaturik.