Orain arte bildutakoa

Egin zure ekarpena Laboral Kutxa:  ES05 3035 0140 33 1400031124
Kutxabank:  ES83 2095 5060 10 9117692165
Hondakinen Plangintzaren idazketa42.350 €
Herritar Epaimahaiak/Parte hartze prozesua20.036 €
Gastu Juridikoak13.000 €
Besteak4.614 €
GUZTIRA80.000 €

Zein gara?

Zuek bezalako guraso, aiton-amon eta osaba-izeba gara, kezkatuta gaudenak Zubietan egitekoa diren erraustegiak gure osasunean, eta bereziki umeengan, izango duen eraginengatik. GuraSOS ideologia eta mundu ezberdinetako kideen elkarlanetik sortu da, eta etorkizunean kide guztion elkargune izan nahi du. Elkartzen gaituena, gure txiki eta gaztetxoak babesteko nahia, ezberdintasun guztien gainetik baitago.


Zerk kezkatzen gaitu?

Gure kezken abiapuntua errealitate ukaezin batean kokatzen da, hau da: inork ez dugula erraustegirik nahi gure herrian. Zergatik ote?

Gure kezkak oinarria eta funtsa du, OSASUNA arriskuan dagoenaren aitortza inplizitu bat badagoela. Zergatik diogu hau, bi arrazoirengatik nagusiki:

1) Berriki ezagutu dugun Gipuzkoako agintariek Biodonostirekin batera hitzartu duten azterlan epidemiologikoa. Azterketa honen beharrak berak frogatzen du ARRISKU baten aurrean gaudela, eta gizakien osasunengan izango duen eragina norainokoa izan daitekeen esperimentatzeko gu eta gure haurrak erabiltzeko asmoa dute.

2) Eusko Jaurlaritzak 30 km-ko diametrodun “eragin-eremu” bat onartzen du. Hala adierazten da erraustegiak ingurumenean duen eraginari buruzko adierazpenean jasotzen den kutsaduraren sakabanatze-atmosferikoaren azterketan. Eta “eragin-eremu” honetan 200 hezkuntza-zentro daude, besteak beste, zuen askoren umeena. Donostiako ospitale gunea eta Onkologikoa ere “eragin-eremu” honen barnean aurkitzen da. Eta eragin-eremu honetan 200 hezkuntza-zentro baino gehiago daude, besteak beste, zuen askoren umeena. 

Bestalde, OEIT (Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea)-ko medikuek aurkeztutako ebidentzia zientifikoek beldurtzen gaituzte: azaldu dituzten datu eta ondorioek; erraustegia eta minbiziaren artean zer-nolako harremana dagoen dioenak, besteak beste. Medikuek argi diote: fetoak, haurrak eta gaztetxoak dira, gaixo eta edadetuekin batera, erraustegien efektuen eragin nabarmenenak jasaten dituztenak.

Kezkatzen gaitu isiltasunak, eta honelako azpiegiturak osasunean dituen eraginei buruz eztabaida gehiago ez egoteak.


Zer proposatzen dugu?

Ez dugu gure umeen osasuna arriskuan jartzerik onartzen, ezta hondakinen gatazkaren erruz gizarte giro gaiztotu batean hazterik ere. Horregatik, erraustegiaren asmoa birplanteatzea eskatzean dugu. Hondakinen kudeaketaren inguruko parte hartze prosezu bat martxan jarri dadin eskatzen dugu, guzion artean, giro gatazkatsu honetatik irten, zatiketa sozial eta politikoa gainditu, eta akordioa eta irtenbide adostua lortzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016ko ekainaren 6an egin zuen agerraldian hondakinen kudeaketari buruzko politikaren gainean debate publikoa egiteko konpromisoa hartu zuen, hondakinen plan berria (PIGRUG 2017-2030) egiteko partaidetza prozesua iragarri zuen, 2016ko uztailaren eta abenduaren artean egitekoa zena. Baina bertan behera geratu zen, ez genuen hartaz beste ezer jakin, eta momentuz ez dirudi gai honen inguruan eztabaida irekitzeko nahirik dutenik.

Parte hartze prozesu bat iriki dadin eskatzen dugu, gure eskubidea dela aldarrikatzen dugu, tratatu internazionalek hala onartua, GAI PUBLIKOETAN ZUZENEAN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA (hondakinak kudeatzeko politika) dugulako. 

Bide orri bat proposatu dugu (web honetatik deskargatu daiteke) hondakinen gatazkari irtenbidea emateko, eragile sozial, politiko eta ekonomikoei aurkezten gabiltzana.

IRTENBIDE PARTEKATUA aldarrikatzen dugu, GIZARTEAREN PARTE HARTZE AKTIBOAREKIN eta ADITU eta TEKNIKARIEN protagonismoarekin, guzion artean adostu dezagun osasuna eta ingurumenari berme gehien emango dion, gizarte kohesio gehien lortuko duen eta Europako gomendioetara hobekien egokitzen den irtenbidea.