Gastuei aurre egiteko kontu korronte bat ireki dugu: ES18 30350140391400030208

Zabaldu

   

Hondakinen gatazka konpontzeko

  • Gizarte ekimenak   
  • Infograma eskuratu   
  • GURASOS aurkezpena – PREZI formatoa

Dokumentazioa

Dossier GuraSOS

Gizarte ekimenak

  • Gizarte ekimenak   
  • Infograma eskuratu   

Manifestua

  • GuraSOS Manifestua Youtubean   
  • manifestua   

Publikazio zientifikoak

Zubietako Errausgailuaren proiektuaz

Erraustegiari buruzko abezea

OHARTARAZPENA: Informazio iturriak:.

Jarraian erraustegiaz aditzera ematen dugun informazio guztia proiektutik beretik atera dugu eta halaber hura baimentzen duen administrazio-ebazpenetik.

Horrelako instalazio batek airera igortzen dituen gaiek osasunean eragiten dituen ondorio orokorrak zein diren jakiteko, nahikoa da internetera jo eta “metal astunak” jarrita, wikipedian ze informazio ateratzen den irakurtzea. Informazio orokorraz gain, minbiziarekiko erlazioaz sakondu nahi baduzu, web honetan bertan aurki dezakezu informazio ugari eta azterlan zientifikoak.

Errauts zer bihurtzen da?

Erraustegiaren egiteko nagusia hondakinak “desagerraraztea” da, haiek errez.

Errausteko baimentzen diren hondakinen artean, udal hondakinen nahasketaz gainera kale garbiketako hondakinak daude, hondakin uren tratamenduko lohiak, hondakinen tratamendurako plantaren errefusak, merkatu-hondakinak, etab.

Prozesuan beste hondakin batzuk ere sortzen dira, kasu honetan arriskutsuak direnak; zepak (erretakoan labean gelditzen dena) eta errautsak (tximiniaren iragazkietan jasotzen dena, gainerakoa atmosferara igortzen da eta), eta errekuntzan sortzen diren gasak.

Azkenik, sortutako beroarekin energia elektrikoa eta termikoa sortzen da, eta horiek partzialki erraustegitik kanpora esporta daitezke. Egiteko laguntzaile honi “balorizazio energetikoa” esaten zaio, betiere efizientzia-parametro jakin batzuk betetzen baditu.

Sortzen diren gai toxikoak

Errekuntzaren ondotik, zenbait gai toxiko eta arriskutsu sortzen dira. Zati bat atmosferara igortzen da (iragazkiek ez dute dena atxikitzen) eta beste zati bat zepekin nahasturik joaten da, metalen, eta sortzen diren oxido eta azidoen lurrunkortasun eta disolbagarritasunaren arabera.

Beraz, atmosferara igortzen diren errekuntza-gasetatik at, adierazi behar da ezen erraustutako hondakinen %30 ez direla “desagertzen” baizik eta erraustegitik ateratzen diren hondakin arriskutsu bilakatzen direla (esaterako, hondakin arriskutsuen isurtegian desagerrarazteko).

Sortzen diren gaiak dioxinak eta furanoak dira (beharbada, ezagunenak) eta honako metal astun hauek: artsenikoa, merkurioa, beruna, kromoa, kadmioa, etab.

Beste elementu hauen isurketak ere axolazkoak dira: Nox, Guztizko Konposatu Organikoak, azido klorhidrikoa (Hcl), zufre dioxidoa (SO2), hidrogeno fluoruroa (HF), amoniako (NH3), karbono monoxidoa (CO) eta partikula solido esekiak.

Horiez gainera, CO2 kopuru handiak igortzen ditu, eta horiek aurrekoekin batean eragin handia dute klima aldaketan.

Era horretako gaien ondorio orokorrak.

Dioxinak, furanoak eta metal astunak minbizi-sortzaile gisa ditu aitortuak Osasunaren Mundu Erakundeak, eta haietako asko genetikoki aldatzen dira.

Kantzerigenoa agente fisiko, kimiko edo biologikoa da ehun biziekiko kontaktuan minbizia sor dezakeena.

Mutagenoa berriz da agente fisiko, kimiko edo biologikoa informazio genetikoa eraldatzen duena (jeneralean organismo baten ADNa eta horrek handitzen du mutazioen maiztasuna, maila naturaletik goiti. Mutazio ugariek minbizia sortzen dutenean, kantzerigeno izena hartzen dute.

Gainerako gaiek arnas sistemarekiko eraginak aitortuak dituzte, eta baita beste hainbat gaitz ere.

Gai horiek guztiek gure osasunean dituzten ondorioen zerrenda xehatua aurkituko duzu.

Igorpenen norainokoa eta sakabanekata.

Lehengo batean Eusko Jaurlaritzan erraustegia baimentzeko eskariaren batera aurkeztu zen atmosfera-barreiaduraren azterlanak berak aitortzen du 30 km-ko kaltetze eremua, instalazioaren kokapenetik hasita 15 km-ko erradioa.

Kalte-eremu horren barruan kasik 200 hezkuntza-zentro daude, nora egunero adin guztietako milaka haur joaten diren. “Gurasoak” taldeak mapa bat egin du ikusteko garbi non dauden lokalizatuak erraustegiak zuzenean atmosferara igorritako partikulengatik kaltetu ditzakeen ikastetxeak, zehatz adieraziz zer distantzia dagoen proiektaturiko erraustegitik ikastetxe bakoitzera.